Donostiako biztanleria 751 pertsonatan hazi zen azken urtean, eta 2019ko urtarrilaren 1ean hiriak 187.418 biztanle zituen. Aurreko zazpi urteetan biztanleria 186.000 pertsona inguruan mantendu zen.
Donostiarren batez besteko adina 45,87 urtekoa zen, eta hiriko pertsonarik zaharrenak 107 urte zituen. Adin-tarte ugariena, berriz, 50 eta 54 urte artekoa zen, guztira 14.504 pertsonarekin.
Zein ziren batez besteko adinik altuena eta baxuena zuten Donostiako auzoak?
Erdialdea eta Gros ziren batez besteko adinik altuena zuten auzoak, 49 urterekin.
Aitzitik, batez besteko adinari dagokionez auzorik “gazteenak” Ibaeta eta Aiete ziren, 42 urteko batez bestekoarekin.
Gizon edo emakume gehiago bizi ziren Donostian?
Emakumeak ziren gehiengoa: donostiarren % 52,8.
65 urtetik gorako biztanleei erreparatuz gero, emakumeen ehunekoa % 59,8ra iristen zen.
Amara Berri, Erdialdea, Altza eta Gros ziren emakume kopuru handiena zuten auzoetako batzuk.
Zein ziren 2019an biztanle gehien zituzten Donostiako auzoak?
Donostiako auzorik populatuena Amara Berri zen, 30.479 biztanlerekin.
Ondoren zetorren Erdialdea, 21.921 biztanlerekin, eta Altza, 20.453 biztanlerekin.
Biztanle gutxien zituzten auzoei dagokienez, Zubieta zen zerrendako lehena, 287 biztanlerekin. Ondoren Igeldo zetorren, 1.064 biztanlerekin.
Aurreko urtean gehien hazi ziren auzoak Loiola, Altza eta Amara Berri izan ziren.
Zenbat atzerritar bizi ziren Donostian 2019ko urtarrilaren 1ean?
2019ko urtarrilaren 1ean, guztira 14.375 atzerritar bizi ziren Donostian, 133 herrialde desberdinetatik etorriak.
Donostian bizi ziren atzerritarren jatorria oso anitza zen. Biztanle gehien zituzten jatorrizko herrialdeak Honduras (1.971 pertsona), Nikaragua (1.697) eta Maroko (984) ziren.
