Etxea neguan saltzeko aholkuak

Etxea neguan saltzeko aholkuak

Oro har, abendua eta urtarrila hilabete lasaiak izaten dira higiezinen sektorean. Gehienok jaiegunetan eta urte berria ondo hasteko planetan jartzen dugu arreta. Horregatik, pertsona batzuek nahiago izaten dute jaiak eta urte hasiera igaro arte itxaron etxebizitza salgai jartzeko.

Hala ere, beti daude salbuespenak, eta garai lasai horietan ere salerosketa interesgarriak egin daitezke. Horregatik, neguko eta jaietako hilabeteetan etxebizitza saltzeko aukerak handitzeko zenbait aholku eskaintzen dizkizugu.

1. Ziurtatu etxea negurako prestatuta dagoela

Neguak edozein etxebizitza proban jartzen du; beraz, salgai jarri aurretik komeni da dena behar bezala prestatuta dagoela egiaztatzea.

Oso garrantzitsua da berokuntza-, aireztapen- edo klimatizazio-sistemak egoera onean egotea eta behar bezala funtzionatzea.

Etxeak teilatua badu, komeni da egoera berrikustea. Kaltetuta badago, horrek etxebizitzaren balioan eragin dezake. Era berean, hustubideak garbitzea komeni da, hostoek trabatu ez ditzaten. Hustubideak buxatuta badaude, euri-urak ezin du behar bezala hustu eta hormetan kalteak sor ditzake.

Norbait etxea bisitatzera datorrenean, gogoratu aldez aurretik tenperatura atsegina izatea.

2. Zaindu lorategia eta kanpoko itxura

Etxeak lorategia badu, udazkenean hostoak erori ondoren, oso garrantzitsua da garbi eta txukun mantentzea, erosleei lehen inpresio ona emateko.

Moztu belarra etxebizitza erakutsi aurretik eta ziurtatu kanpoko pintura ez dagoela zurituta edo egoera txarrean.

Udazkena garai egokia izan daiteke kanpoko pintura berritzeko. Erosleentzat oso erakargarria izaten da etxebizitza zaindua eta pintura berriarekin ikustea, batez ere sarrera nagusiaren inguruan.

3. Eman argi gehiago barrualdeari

Euskal Herrian, neguan, ez dugu beti nahi adina argi natural izaten. Ohituta egon arren, eroslearentzat etxebizitza ilun eta hotz batek sentsazio desatsegina sor dezake.

Saiatu barrualdea bero eta atsegin ikusarazten. Argi naturala hobeto aprobetxatzeko, gortina arinak erabil ditzakezu, argi gehiago ematen duten bonbillak jarri eta ispiluak kokatu, argia hobeto islatzeko.

Tximinia baduzu, piztuta edukitzea ere lagungarria izan daiteke.

Etxe bat erostea esperientzia emozionala da, eta barrualde argitsu, bero eta zaindu batek sentsazio positiboak sor ditzake eroslearengan.